Gizartea -

Aste Nagusia

Donostiako Piratek lortu dute beren eremua muntatzeko baimena

Argitu dute ez daudela prest urtero eskatzen dizkieten "baldintza itogarriagoak" onartzeko. Hori dela eta, uste dute datorren urtean antzeko arazoak izango dituztela Eusko Jaurlaritzarekin.

Donostiako Piratak, polemika argitzeko eginiko prentsaurrekoan. Argazkia: eitb
Donostiako Piratak, polemika argitzeko eginiko prentsaurrekoan.
Donostiako Piratak, polemika argitzeko eginiko prentsaurrekoan. Argazkia: eitb

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak baimena eman dio Donostiako Piratak kolektiboari azken horrek Aste Nagusian Donostiako portuan izaten duen eremua eraiki dezan. Azken asteetan izandako polemikaren ostean, Jaurlaritzak jarritako baldintzak bete dituztela ziurtatu dute.

Joan den uztailaren 26an, Donostiako Piratek salatu zuten Ingurugiro eta Lurralde Politika Sailak karpa eta eszenatokia muntatzeko trabak jarri zizkiela. Azkenik, gaur baieztatu dute Eusko Jaurlaritzak baimendu egin dizkiela 'La Flamenka' izenez ezaguna egin den eremuaren muntaketa lanak.

Donostiako Piratek jaso zuten debekuaren berri eman bezain laister, Eusko Jaurlaritzak argitu zuen ez zuela karparen muntaia debekatu, segurtasun eta garbitasun neurri batzuk betetzea baizik. Behin baimena eskuetan, Piratek adierazi dute ezarritako baldintzak oso gogorrak izan direla, baina horiek betetzeko prest agertu dira.

Baldintza “itogarriagoak” urtero

Kolektiko horrek Aste Nagusi partehartzaileago bat bultzatzen du duela hamarkada batetik hona. Ohar baten bitartez, azaldu dute ulertzen dutela administrazio publikoekin kolaboratu beharra, zerbitzu publiko bat eskaintzen baitute, baina Argitu dute ez daudela prest urtero eskatzen dizkieten “baldintza itogarriagoak” onartzeko. Hori dela eta, uste dute datorren urtean antzeko arazoak izango dituztela Eusko Jaurlaritzarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea