Gizartea -

Irteera operazioa

Euskal errepideak berriz ere gainezka eginda, irteera operazioan

Auto dabil euskal errepideetan abuztuko lehen asteburuko operazioan; ilara luzeak sortu ziren, atzo,  Irunen, Etxabarrin, Armiñonen, Zigoitian eta Muskizen.

Auto-pilaketa handiak izan ohi dira puntu honetan. Argazkia: EiTB
Auto-pilaketa handiak izan ohi dira puntu honetan. Argazkia: EiTB
Auto-ilara luzeak euskal errepideetan

0:43

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto-pilaketa luzeak sortu ziren atzo AP-68 eta AP-1 autobideetan, Gipuzkoan eta Araban: Europatik Espainiarako edota Portugalerako noranzkoan doazen milaka eta milaka auto ari da euskal errepide sarea igarotzen, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.

Halaber, hiru kilometroko pilaketak sortu ziren A-8an, Muskizen (Bizkaia), Kantabriarako noranzkoan, baina ondoren martxan jarri eta zirkulazio motela izan zen nagusi.

Irungo (Gipuzkoa) bidesarian, Bilboko noranzkoan, 7,5 kilometro inguruko auto-ilarak izan zituzten bidaiariek, Biriatutik (Lapurdi) hasita.

Bestalde, Etxabarri-Ibiñako bidesarian, AP-1 autobidean, eta Gasteizerako noranzkoan, bi kilometroz pilatu ziren ibilgailuak. N-622 errepidean, Zigoitian (Araba), A-1ra sarbidearen aldean, zirkulazioa etenda egon zen.

Azkenik, Armiñongo bidesarian ere (Araba), A-1ean, Madrilerako bidean, sei kilometroko ilarak sotu ziren irteera-operazio honen azkenaurreko egunean.

Gau osoan ilara luzeak izan ziren. Ostirala ere egun zaila izan zen errepideetan, joan-etorri ugari izan zirelako eta zirkulazioan eragin handia izan zutelako.

Nafarroan, istripu larria izan zen,  lagun bat hil zen Valtierran furgoneta eta lur orotariko ibilgailu baten arteko istripuaren ondorioz.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa