Gizartea -

Tren istripua

40 lagun zauritu dira Frantzian, bi trenen arteko istripuan

Antza, abiadura handiko tren batek atzetik jo zuen eskualde mailako zerbitzua egiten ari zen beste tren bat Denguin herrian.

17 lagun zauritu dira, horietatik 3 larri, Pauetik gertu jazotako tren istripuan. Argazkia: EiTB
17 lagun zauritu dira, horietatik 3 larri, Pauetik gertu jazotako tren istripuan. Argazkia: EiTB
Bi trenek elkar jo dute Paue eta Baiona artean

0:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dagoeneko, 40 dira Frantzian, Pauetik gertu, atzo izan zen tren istripuan zauritutakoak. Abiadura handiko tren batek eta eskualdeko ibilbidea egiten ari zen tren arrunt batek talka egin zuten. Tren azkarrean 178 lagun zihoazen, eta bestean, 70.

Frantziako hedabideek zabaldu dutenez, Pauetik 17 kilometrora izan zen ezbeharra, Pirinio Atlantikoetan, atzo arratsaldeko 17:38an. Antza, tren azkarra abiatu berria zen talka gertatu zenean, eta, beraz, abiadura ez zen horrenbestekoa. Kolpea, baina, gogorra izan omen zen.

Frederic Cuvillier Frantziako Garraio idazkariak jakitera eman duenez, istripua izan zen lekuan bidearen seinaleztapena egokia zen.

Pirinio Atlantikoetako prefekturak hondamendiak gertatzen direnerako prestatuta duten erreskate plana jarri zuen martxan, atzo bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea