Gizartea -

Uholdeak Baztanen

Amaiurrek laguntzak eskatu ditu uholdeek egindako kalteak konpontzeko

Koalizio abertzaleak legez besteko proposamen bat aurkeztu du Diputatuen Kongresuan.

Kalteak Elizon, uholdeen ondorioz. EiTB
Kalteak Elizon, uholdeen ondorioz. EiTB
Kalteak Elizon, uholdeen ondorioz. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaiurrek legez besteko proposamen bat aurkeztu du Diputatuen Kongresuan, joan den astean Baztanen (Nafarroa) izandako uholdeek eragindako kalteak konpontzeko premiazko plan bat eskatzeko. Diru-laguntzak lege-dekretu bidez onartzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.

Laguntzak hondamendi eremu izendatzen dituzten herrietara bideratzeko deia egin du Amaiurrek, kalteak konpondu eta normaltasuna berreskuratzen joateko.

Bestalde, aseguru-etxeak gaur bertan hasiko dira kalteak zenbatekoak diren neurtzen.

Gainera, Elizondoko Udalak osoko bilkura egingo du, Espainiako Gobernuari hondamendi eremu izendatzea eskatzeko. Bien bitartean, herritarrak auzolanean ari dira, normaltasuna berreskuratzeko ahaleginetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa