Gizartea -
Lomce
Wert erkidegoekin bilduko da erreformaren kostuaz hitz egiteko
Hezkuntza erreforma ezartzeko finantziazioa izango da bilerako puntu nagusia. Guztira 2.164 milioi euro gastatuko dituzte erreforma ezartzen.
Erredakzioa
Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministro espainiarrak bilera egingo du gaur arratsaldean erkidegoetako hezkuntza arduradunekin, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa (Lomce) hurrengo ikasturtean martxan jartzeko finantziazioaz hitz egiteko.
Horren aurretik, eguerdian, Andaluziako, Kanarietako eta Asturiasko hezkuntza kontseilariek prentsaurrekoa emango dute finantziazioaren inguruan duten iritzia agertzeko.
Hezkuntza erreforma ezartzeko finantziazioa izango da bilerako puntu nagusia. Guztira 2.164 milioi euro gastatuko dituzte erreforma ezartzen.
2017a arte 964 milioi euro izango dituzte erreforma egiteko, eta horietako 614 Europako Gizarte Funtseko laguntzetatik hartuko dituzte.
Gainerako 1.200 milioi euroak erkidegoek jarri beharko omen dituzte, eta hori aztertuko dute Zerga eta Finantza Politika bilera batean.