Gizartea -

Trafikoa

Trafiko arauak betetzeko eskatu die Istripuak Stop elkarteak gidariei

"Joan, etorri eta bizi" kanpaina aurkeztu du elkarteak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gasolindegietan, eta zirkulazio arauak errespetatzeak duen garrantzia gogorarazi du.

Istripuak Stop elkartearen kontzientziazio kanpaina gasolindegietan

1:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Istripuak Stop elkarteko boluntarioek liburuxkak banatu dituzte gaur EAEn, irteera operazioari eta udari modu seguruan aurre egiteko gomendioekin. Trafikoko istripuek kaltetutakoei laguntza eta orientazioa eskaintzen die elkarte horrek.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gidariei zirkulazio arauak errespetatzearen eta eskaintzen diren gomendioak jarraitzearen garrantzia gogorarazi die gaur elkarteak, esaterako, abiadura mugak errespetatzea eta bi ordutik behin atsedenaldiak hartzea, ziurtasunez gidatu ahal izateko.

Horretarako, Leioako (Bizkaia), Gasteizko (Araba) eta Tolosako (Gipuzkoa) hiru gasolindegitan egon dira boluntarioak. Hamar gomendio biltzen dituen orri-markatzaile bat eta gozokiak banatu dituzte gidarien artean, "trafikoa lasaitzeko".

"Joan, etorri eta bizi" kanpaina EAEn izan da asteburu honetan, eta datozen asteetan beste erkidegoetan izango da, boluntarioen eskuragarritasunaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea