Gizartea -

Andaluzia

14 lagun atxilotuta UGTren ustezko ordainagiri faltsuen auziagatik

Atxilotuen artean, sindikatuaren diruzain ohia eta Administrazio eta Giza Baliabideen idazkariorde nagusia daude.

Guardia Zibila, miaketetako batean. Irudia: EFE
Guardia Zibila, miaketetako batean. Irudia: EFE
Guardia Zibila, miaketetako batean. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UGT-A sindikatuak egindako ustezko ordainagiri faltsuen auziarekin lotuta 14 pertsona atxilotu ditu dagoeneko Guardia Zibilak. Auzia Juan Jesus Garcia Velez Sevillako 9 zenbakiko Instrukzio Auzitegiko epailea ikertzen ari da, eta atxilotuen artean Federico Fresneda UGT-Ako Administrazio eta Giza Baliabideen idazkariorde nagusia dago.

Ikerketan parte hartu duten zenbait iturriren arabera, Juan Jesus Garcia Velez Sevillako 9 zenbakiko Instrukzio Auzitegiko epaileak sei miaketa agindu ditu, lau Sevillan, bat Jaenen eta beste bat Madrilen, Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak eta Guardia Zibileko Delitu Ekonomikoen Taldeak elkarlanean burutu duten operazioan.

Miaketetako bat Federico Fresnedaren, hain justu, etxean egin dute, Sevillan, baina Kanarietan atxilotu dute, hain baitzegoen momentu horretan.

Atxilotuen artean, aipatu iturrien arabera, UGTko langile ohiak eta ordainagiri faltsuak egin zituzten enpresetako ordezkariak ere daude, horrela, sindikatuak Andaluziako Juntako diru-laguntzak jaso zitzan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea