Gizartea -

Galizia

Epaileak bukatutzat eman du Asunta Basterraren auziaren instrukzioa

Egun, Alfonso Basterra eta Rosario Porto adingabearen gurasoak daude kartzelan, hilketa horrekin zerikusia dutelakoan.

Irudirik gabe
Irudirik gabe
Irudirik gabe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asunta Basterraren hilketa ikertzen duen epaileak bukatutzat eman du ostegun honetan auziaren instrukzioa. Jose Antonio Vazquez Tain instrukzio-epaileak uko egin die aldeek aurkeztutako frogei, haren hitzetan ''gehiegizkoak eta atzeragarriak'' direlako, eta ''ez direlako beharrezkoak'', Galiziako Justizia Auzitegi Gorenak jakitera eman duenez.

Epailearen aburuz, orain '' lehenbailehen'' egin behar zaie epaiketa kartzelan dauden pertsonei, auzia atzeratzeak ''ez baitu zentzurik''.

Asunta Basterraren hilotza Teo udalerriko mendi-bide batean aurkitu zuten, Santiagotik gertu, 2013ko irailean. Egun, Alfonso Basterra eta Rosario Porto adingabearen gurasoak daude kartzelan, hilketa horrekin zerikusia dutelakoan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak Galizia albisteak Nerabezaroa albisteak Giza hilketak