Gizartea -
Q sukarra
Arraizeko 46 langilek izan dute Q sukarra, Osalanek dioenez
Hondakin eraikineko 112 langileri egin dizkiote frogak eta emaitzek adierazi dutenez aire bidez kutsatu ziren langileak gaitza zuten animalia zatiak iritsi zirelako hondakinen artera.
Erredakzioa
Arraiz mendian dagoen hondakinak tratatzeko eraikineko 46 langilek izan dutela Q sukarra jakinarazi du Osalanek. Euskadi Irratiak jakitera eman duen albistearen arabera guztira 112 langileri egin zizkieten frogak eta kutsadurak aire bidez gauzatu ziren kutsatutako animalia zatiak hondakinen artean zeudelako.
112 langileri egindako odol analisiek utzi dute emaitza hori. 46 kasu kutsatu ziren Q gripeaz, beste 12 kasu ere izan daitezkeela ohartarazi dute eta 49 kasuk negatibo eman dutela.
Apirilean azaldu ziren Q sukarraz kutsatutako langileen kasuak Arraizko TMB plantan. Osalanek egin duen ikerketaren arabera, hipotesi nagusiena da, Coxiella Burnetti bakteriak kutsatu zuela lantokia. Q sukarra zuten animalia txikien hondakinak iritsi zirelako zabortegira gertatu zen hori, plazentak kasu gehienetan edo fetu hondakinak.
Hauek bakteria kopuru altua zuten, eta lantokiko katea eta instalazio guztiak kutsatu zituzten. Langileak arnasterakoan kutsatu ziren.
Zabor plantak itxita jarraitzen du garbiketa lanak egiten dituzten bitartean.