Gizartea -

Lan istripua

Protesta ekitaldiak, Leioako campusean izandako lan istripua salatzeko

Langilea, arnesik gabe zela, 25 metrotik behera erori zen atzo, EHUko liburutegian, eta lekuan bertan hil zen.

Biktima 15 metroko altueratik erori da liburutegiko patiora. Argazkia: EiTB
Biktima 15 metroko altueratik erori da liburutegiko patiora.
Protesta bilkura Leioan, lan istripua salatzeko

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langile bat hil zen atzo EHUren Leioako (Bizkaia) campuseko teilatu batetik behera erorita. Horren aurrean, EHUk asteazken honetarako, 12:00etan, kontzentrazio isilak deitu ditu hiru campusetan.

Bestalde, LAB, STEE-EILAS eta ELA sindikatuek langilearen heriotza salatu dute, eta unibertsitateko langileek bat egin dezaten asteazken honetan, 12:00etatik 13:00etara ordubeteko lanuztea deitu dute. Halaber, Leioako campuseko Mikel Laboa plazan 12:00etatik 12:30era egingo den kontzentrazioa ere izango da.

Lan istripua

Ezbeharra atzo gertatu zen, 12:00ak aldera, langilea teilatuaren gainean lanean ari zenean. Liburutegi inguruko teilatuaren gainean zegoen, eta 25 metrotik behera erori zen liburutegiko patiora.

45 urteko behargina, arnesik gabe zihoala, ezbeharra gertatu zen lekuan bertan hil zen, eta mediku batek baieztatu zuen heriotza, EHUko iturriek azaldu dutenez.

Istripua gertatu zenean jendez lepo zegoen liburutegia, eta jendez hustu eta hesitu egin behar izan zuten.

Euskal Herriko Unibertsitateko Campus arteko Segurtasun eta Osasun Batzordea asteazken honetan bilduko da, gertatutakoa aztertzeko.

Unibertsitatearen arabera, lehengo astean balioztatu zituzten lan horrekin zerikusia zuten segurtasun neurri guztiak, "beraz, are eta ulertezinagoak dira istripua gertatzeko baldintzak".

EHUk istripu hau argitzeko konpromisoa azaldu du, baita "hori geratzeko erantzukizunak identifikatzekoa" ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Leioa albisteak