Gizartea -
Aldaketa klimatikoa
Oxfam:'Industria erraldoiek herri askok baino gehiago kutsatzen dute'
Elikagai industriako hamar enpresa handienek munduko herrialde gehienek baino berotegi efektua eragiten duten gas isurketa handiagoa egiten dituela adierazi du.
Erredakzioa
Elikagai industriako hamar enpresa erraldoiek elkarrekin munduko hainbat herrialdek baino berotegi efektua eragiten duten gas emisio handiagoa egiten dute. Hori da Oxfarm-ek argitaratu duen txosten batek dioena. Horregatik, enpresa hauei ingurugiroan kalte gutxiago egiteko neurriak hartzeko eskatu dizkie.
Erakunde honek dioenaren arabera Associated British Foods, Coca-Cola, Danone, General Mills, Kellogg, Mars, Mondelez International, Nestlé, PespiCo eta Unilever enpresen gas emisioak elkartuz gero 263,7 tona gas batzen dira. Datu honek munduko 25. herrialde kutsakorrarenarekin bat egiten du eta Finlandia, Suedia, Danimarka edo Norvegia bezalako herrialdeen isurketak batuz gero emaitza hobe lortuko litzateke.
Nekazaritzako lehengaiak lortzeko ekoizpenean gauzatzen dira emisio handienak. Datu orokorraren erdia suposatzen dute hauek eta normalean ingurugiroa gutxiago kaltetzeko egiten dituzten planetatik kanpo gelditzen dira.
Txostenak dioenaren arabera 2020a bitartean 80 milioi tonatan murriztu ditzakete bere isurketak hamar enpresa horiek. Datu hau Los Ángeles, Pekín, Londrés eta New York hirietan dabiltzan kotxe guztiak kentzea bezala izango litzateke.
Helburu hori konpainia guztiek nekazaritzako gas isurketak murriztuta bakarrik lortu daiteke. Zentzu horretan PepsiCo konpainiak emisio horiek murrizteko hartutako konpromisoa hartzera gonbidatzen ditu gainontzeko enpresak.
Coca-Cola, Unilever eta Nestlé bezalako enpresek aldaketa klimatikoaren aurka iragarri dituzten joerak baloratzen baditu ere 'hobetzeko aukera handia dago oraindik', gogoratu du erakundeak.
Aldi berean Kellogg eta General Mills konpainiak aldaketa klimatikoarekin harremana duten gaiekin jarrera txarrena duten enpresak direla jakinarazi du.