Gizartea -

Epaiketa

Bio-Bac osasunerako onuragarria zela adierazi du sortzaileak

Osasun Ministerioaren baimenik gabe, ustez minbizia, hepatitisa edota artrosia senda zezakeen Bio-Bac botika saldu zuten. Ministerioak legez kanpo utzi zuen 2002. urtean, eta saltzea debekatu zuen.

Bio-Bac botika saltzeagatik Rafael Chaconen aurkako epaiketa hasi da

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat lagun epaitzen ari dira gaurtik aurrera Madrilgo Zigor Auzitegian, 2.030 gaixo larriri minbiziaren aurkako botika faltsu bat saltzeagatik. Bio-Bac botikaren bidez, gaixo horiei “itxaropen faltsuak” ematea leporatzen diete.

Osasun Ministerioaren baimenik gabe, ustez minbizia, hepatitisa edota artrosia senda zezakeen Bio-Bac botika saldu zuten. Osasun Ministerioak legez kanpo utzi zuen 2002. urtean, eta saltzea debekatu zuen. Rafael C.P., Consuelo S.B., Enrique M.O. eta Miguel E.G. eseriko dira gaur auzipetuen eserlekuan, osasun publikoaren eta kontsumitzaileen aurkako hiru delitu leporatuta.

Rafael Chachon Bio-Bacen sortzaileak epaiketan esan duenez, botika horrek ez zuen osasunari kalterik egiten zion osagairik. Fiskalak bost urte eta erdiko espetxe zigorra eta 40.500 euroko isuna eskatu du Rafael Chaconentzat, botika Gobernuaren baimenik gabe egin eta saltzeagatik. Bio-Bac botika "elikadura-osagarri" baten modura saldu zutela azaldu du Chaconek, minbizia, hiesa edota hepatitisari aurre egiteko sendagaia zelarik. Rafael Chaconen abokatuak absoluzioa eskatu du bere bezeroarentzat, saldutako botika hori "osasunerako onuragarria" zela argudiatuz. Fiskaltzaren ustez, ekoizpen eta kontrol neurriak betetzen ez zituen proteina eta aminoazidoz osatutako botika izan zen Bio-Bac.

Bio-Bac 1997. urtean jarri zuten salgai. Botika hura erosi eta kontsumitu zuten 2.030 herritarrak “arriskuan jartzea” egotzi die fiskalak auzipetuei. Gaixo gehienek minbizia, hiesa, hepatitisa eta endekapenezko gaixotasunak zituzten.

Rafael C.P. auzipetuarentzat, bost urte eta erdiko espetxe zigorra eta 295.000 euroko isuna eskatu du fiskalak, osasun publikoaren eta kontsumitzaileen aurkako delituak egotzita.

2002. urteko urrian, Poliziak 23 pertsona atxilotu zituen, horietatik 13 medikuak, gaixo larriei botika faltsu bat saltzea leporatuta, eta Osasun Ministerioa auzi horretan nahastuta zegoela esan zuen orduan Rafael C.P. akusatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea