Gizartea -

Milaka ikasle kaltetuta

Iruzurra salatu dute goi-mailako graduetara sartzeko azterketetan

Matematika azterketan izandako azken orduko aldaketak eta whatsap bidez izandako ustezko filtrazioa dira ia 7.000 kaltedunen kexa nagusiak. Jaurlaritzak gertatutakoa ikertuko duela iragarri du.

Lanbide heziketako sarrera azterketan irregulartasunak salatu dituzte

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren 8an goi-mailako hezkuntza zikloetan sartzeko azterketa egin zuten milaka ikaslek salaketa aurkeztu dute, Jaurlaritzak egindako azterketetan ustezko iruzurra izan zela argudiatuta.

Ikasleen arabera, ezustea matematika proban hartu zuten, azken sei urteetan egindakoen eta aurtengo proba prestatzeko erabilitakoen antzik ere ez zuelako.

Horrez gain, azterketak whatsap bidez filtratu egin zituztela eta azterketen argazkiak probak hasi baino ordu batzuk lehenago bueltaka zebiltzala salatu dute.

Azterketa egin zutenek azaldu dutenez, "hasieratik azterketa egiten dugunon kopurua erdira murriztu nahi izan dute", eta horretarako matematika probaz baliatu direla azpimarratu dute.

"24 ordutan 5.000 sinaduratik gora bildu ditugu eta astelehenean eta asteartean bilketarekin jarraituko dugu probintzia guztietan, ondoren sinadura guztiak Eusko Jaurlaritzara eramateko. Nahi dugun gauza bakarra azterketa errepikatzea da, eta aurreko urteetako azterketetan oinarritzea".

Jaurlaritzaren erantzuna

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ohar bat atera du gertatutakoaren inguruan duen jarrera adierazteko. Bertan adierazi duenez, "talde batek salaketa aztertuko du bihartik aurrera".

"Hezkuntza Zuzendaritzaren arabera,  prozesua zuzena izan da, baina salatutakoa konfirmatuko balitz eta arrazoitutako zalantzak aurkituz gero, Zuzendaritzak pasadan astean egindako proba bertan behera utzi eta deialdi berri bat martxan jarriko luke".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea