Gizartea -

Hezkuntza

Nafarroako irakasleek ikasleei mugikorrak kendu ahal izango dizkiete

Dispositibo elektronikoak erabiltzeko protokolo bat ezartzeko eskatu die Nafarroako Gobernuak ikastetxeei eta institutuei. Neurriarekin eskolen grabaketa eta hedapena saihestu nahi dute.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mugikorrak eta beste dispositibo elektronikoak konfiskatu ahal izango dizkiete irakasleek ikasleei Nafarroako geletan. Deskuidoak eta kalteak saihestu nahi dituzte agintariek.

Horretarako, Nafarroako zentro publikoetan eta hitzarmena duten ikastetxeetan elkarbizitza (Foru Dekretua 47/2010) arautzeko neurria martxan jartzen ari da Hezkuntza Departamentuak. Elkarbizitzarako egitasmoetan dispositibo elektronikoak erabiltzeko protokolo bat ezartzeko eskatu die Nafarroako Gobernuak ikastetxeei eta institutuei.

Nafarroako Exekutiboak agiri batean azaldu duenez, neurriarekin eskolen grabaketa eta hedapena saihestu nahi dute. Era berean, pertsonen bizitza pribatua jakitera ematea eragotzi nahi dute.

Eskola amaitu arte mugikorrak konfiskatzeko aukera emango diete irakasleei, baina gurasoek bila joan arte konfiskatzeko aukera emango diete zentroei, arazo larria den kasuetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Telefonia mugikorra berriak Gizartea bideoak Hezkuntza sistemako albisteak Irakasleak azken ordukoa Gaurko azken ordukoa Prentsa digitalaren azken orduko