Gizartea -

Erreforma

Mutualitateek senda-agiriak emateko eskumena eskatu dute

Hori dela eta, legea aldatzeko eskatu diote Espainiako Gonbernuari, sektorearen erreforma prestatzen ari baita. Osasun sistema publikoaren defendatzaileak neurriaren kontra agertu dira.

Mutualitateek senda-agiriak emateko eskumena eskatu dute. Argazkia: EiTB
Mutualitateek senda-agiriak emateko eskumena eskatu dute.
Mutualitateek senda-agiriak emateko eskumena eskatu dute. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernua mutualitateen sektorearen erreforma prestatzen ari da, lan istripu eta baja gehienak kudeatzen dituen sektorearena, alegia. Gizarte Segurantzak dirua aurreztea da Gobernuaren helburua, nahiz eta mutualitateak izan gastuak euren gain hartzen dituztenak. Mutualitateek, berriz, senda-agiriak emateko eskumena aldarrikatzen dute, gaur egun sistema publikoko medikuaren ardura esklusiboa baita.

Espainiako Gobernuko bulego ekonomikoaren esku dago une honetan erreforma, Osasun Ministerioak mutualitateen asmoak errefusatu ostean. Mutualitateek senda-agiria emateko eskubidea aldarrikatu zuten sistema publikoko medikuak senda-agiri eskaerari bost eguneko epean erantzuten ez dion kasuetarako.

EAEn, mutualitateak dira lan istripuen ondorioz izaten diren bajen eta laguntzen %95 kudeatzen dituztenak; eta ohiko gaixotasunen kasuan, % 60 artatzen dituzte. Gizarte Segurantzaren menpeko elkarteak dira, nahiz eta kudeatzaile hobeak direla aldarrikatzen duten. Hori egiaztatzeko honako adibidea jartzen dute: zaintiratu bat gizarte segurantzan artatuta, 48 egun behar dira batez beste senda-agiria jasotzeko, eta mutualitatean, erdia.

Mutualitateen arabera, legea aldatzea ezinbestekoa da sistemaren iraunkortasuna bermatzeko. Aurreproiektua atzeratzen ari da, baina elkarte horien arabera, urte amaieran onartzeko moduan egongo da.

Osasun Publikoaren Defentsarako Federazioa erreforma horren kontra agertu da, sistema publikoa gutxietsiko litzatekeela iritzita. Gainera, arbitrajea amaituko litzatekeela uste dute, langilea eta enpresa ados jartzen ez direnean medikuak erabaki dezakeelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea