Gizartea -
Epidemia-agerraldia
Q sukarragatik itxitako fabrikaren hustuketa gauean amaituko da
Behin hondakinak kenduta, datozen egunetan hasiko dituzte desinfekzio-lanak, lan horretan aditua den enpresa baten kargu.
Erredakzioa
Bilboko hondakinen Tratamendu Mekanikon Biologikoko fabrika husteko eta garbitzeko lanak asteazken gauean amaituko dira, Q sukarraren epidemia-agerraldia detektatu ostean, Bizkaiko Foru Aldunditik jakitera eman dutenez.
Behin hondakinak kenduta, datozen egunetan hasiko dituzte desinfekzio-lanak, lan horretan aditua den enpresa baten kargu.
Lan horien helburua epidemia-agerraldia errotik kentzea da. Langile talde bati eragin dio.
42 langile bajan izan dira, bat bera ere ez larri. Oraingoz, zortzi kasu daude diagnostikatuta.
Guztira 75 langile ditu Arraizeko plantak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea