Gizartea -

Epidemia-agerraldia

TMBko langileek lanean jarraitzen dutela salatu du ELAk

Sindikatuak esan duenez, "langileek baldintza berdinetan jarraitzen dute lanean, eta garbiketa lanekin hastera behartu dituzte inolako informaziorik gabe".

Q sukarragatik itxitako enpresaren jarduera salatu du ELA sindikatuak

1:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aldundiak Bilboko hondakinen Tratamendu Mekaniko Biologikorako duen fabrikako langileek lanean jarraitzen dutela salatu du ELA sindikatuak, asteazken honetan Bizkaiko Foru Aldundiak lantegia garbitzeko behin-behinean itxiko zuela iragarri ostean.

Komunikatu batean adierazi duenez, asteazken honetan "fabrika garbitzeko behi-behinean itxiko zutela eta ostegunean Osalan kaltetu guztien bilduko zela jakinarazi zuen enpresak".

"Ikerketak aurrera jarraitzen duen bitartean, enpresak eta arduradun politikoek herritarrak lasaitzeko fabrika behin-behinean itxiko dutela esan dute, baina langileek baldintza berdinetan lanean jarraitzen dute. Garbiketa lanak hastera behartu dituzte, informaziorik eta osasunarentzat izan daitekeen arriskurik jakin gabe", esan du ELAk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea