Gizartea -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Candido Ibar: 'Ez dugu asko eskatzen, epaiketa justua besterik ez'

Pablo Ibarren abokatuak epaiketa errepikatzea eskatuko du gaur, eta heriotza-zigorrera kondenatutakoaren aitak esperantza du, beste aukera bat izango dutela.

Pablo Ibar. Argazkia: EiTB
Pablo Ibar.
Pablo Ibarren epaiketa errepikatu ala ez eztabaidatuko dute gaur

2:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Ibarren apelazioko ahozko saioa egingo dute gaur Floridako Auzitegi Gorenean, Tallahasseen. Bertan, defentsak epaiketa errepikatzea eskatuko du, aurreko prozesuetan irregulartasunak izan zirela argudiatuta.

Horren harira, Euskadi Irratiak Candido Ibar heriotza-zigorra jaso zuen euskal herritarraren aita elkarrizketatu du. Candido Ibarrek esan du "esperantza" dutela, oraingoan epaitegiak epaiketa errepikatzeko aukera emango diela, alegia. Izan ere, Pablo Ibarren aitaren esanetan, "ez dugu asko eskatzen, epaiketa behar den bezala egitea besterik ez. Ez dugu semearen askatasuna eskatzen, epaiketa garbia egitea baizik".

Azken batean, epaiketa errepikatuta "beste aukera bat" lortuko omen du Ibar familiak, epaileek "beste erabaki bat" hartuko duen esperantzarekin. Gainera, Pablo Ibarrekin batera hiru hilketengatik akusatutako bestea prozesu judizialean izandako irregulartasunengatik absolbitu zutela ikusita, Candido Ibarrek uste du bere semeak ere kalean beharko lukeela, bere prozesuan ere irregulartasun berak izan zirelakoan.

Auzitegiak apelazioa aintzat hartzen ez badu, Ibar familiak "beste aukera bat" izango omen du, Auzitegi Federalean, baina Candido Ibarrek ez du "gehiago horretan ibili nahi, 20 urte jada (denbora hori darama preso) asko da".

Pablo Ibar zer moduz dagoen galdetuta, aitak aitortu du "azken urteetan egon den ondoen" dagoela gaur egun, esperantza baitu prozesu berri honetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Epaiketak albisteak