Gizartea -

Donostia 2016

'Erakundeek Donostia 2016 proiektua sendotzeko hautua egin dute'

Itziar Nogerasen iragarpenaren ondoren, Patronatuak bilera egingo du apirilean.

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua. EFE
Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua. EFE
Zailtasunak zailtasun, Uriartek proiektuari babesa erakutsi dio

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak asteazken honetan aitortu duenez, ustekabean harrapatu du Itziar Nogeras Donostia 2016 proiektuaren zuzendari nagusiaren iragarpenak, baina erakundeek proiektuarekin aurrera egiteko apustua egin dutela nabarmendu du.

Itziar Nogeras Donostia 2016ko zuzendari nagusiak bere kargua mahai gainean jarri zuen atzo Europako Kultura Hiriburuaren Patronatuko bileran. Uriarteren esanetan, Nogerasek azaldu beharko ditu erabakiaren zergatiak, eta proiektuak zailtasunak dituela aitortu badu ere, indartzen jarraitu behar dela gaineratu du.

"Donostia 2016 proiektua aurrera aterako denaren uste osoa daukagu. Atzo aurrerapausoak eman ziren, kultura programazioa aurkeztuta eta bulego teknikoa indartuta", gaineratu du.

Nogerasen iragarpenaren ondotik Patronatuak bilera egingo du apirilean, eta "orduan ikusiko dugu zer aldaketa egin behar diren edota hautaketa prozesu berria egin behar den".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea