Gizartea -

Herri mugimendua

Trebiñu Araba da: 'Anexioak bakarrik ekidingo ditu zerbitzuen hutsak'

Trebiñu Burgos izaten jarraitzearen "ondorioak" Konderriko biztanleek egunero "pairatzen" dituztela gogorarazi du plataformak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiren eta Gaztela eta Leonen arteko hitzarmenek "Trebiñuko herritarren borondateari eta beharrizanei erantzuten" ez dietela azaldu du gaur 'Trebiñu Araba da' plataformak. Anexioarekin "bakarrik zerbitzuen hutsak" ekidingo dituztela erantsi du herri mugimenduak.

Anexioaren aldeko herritarrak biltzen dituen mugimenduak agiri bat kaleratu du, Argantzuneko hiru urteko neskatoa Txagorritxuko ospitalean (Gasteiz) hil ostean.

Trebiñu Burgos izaten jarraitzearen "ondorioak" Konderriko biztanleek egunero "nozitzen" dituztela gogorarazi du plataformak, baina bakarrik "noizean behin publiko" egiten direla gaineratu du.

Zentzu horretan, Konderriko egoera juridiko-administratiboak neskatoaren heriotzan eragina izan duenaren "hipotesiak alarma" sortu duela esan du herri mugimenduak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arabako berriak