Gizartea -

Trebiñu

Koordinazio falta izan zela ukatu dute Euskadik eta Gaztela eta Leonek

Gobernu bien ustez, neskatoaren heriotzak "ez du zerikusirik osasun protokoloa betetzearekin".

Argazkia: EFE
Treviño
Trebiñuko umearen heriotza aztertuko duen ikerketa abian jarri dute

1:08

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadi eta Gaztela eta Leongo Gobernuek asteazken honetan azaldu dutenez, Trebiñuko bizilagunek jasotzen duten osasun-laguntzek beste autonomietako "edozein gunetako osasun berme berberak" dituzte.

Gobernu biek ohar bateratua kaleratu dute gaur, Gasteizko Txagorritxu ospitalean hil zen neskatoaren harian. Gurasoek eraman zuten Trebiñutik ospitalera, egun bat lehenago diagnostikatutako barizela bategatik haren osasun egoerak okerrera egin ostean.

Lankidetza protokoloa

Oharrean, doluminak eman dizkiote umearen familiari, eta gertatutakoarekin "atsekabetuta" daudela azaldu dute. Halaber, 2012ko urtarrilean osasun-laguntza hartzen zuen lankidetza protokolo bat sinatu zutela nabarmendu dute.

Horien esanetan, ordutik hona, erkidego bien artean osasun-arloan adostutako lankidetza eta koordinazioaren jarraipena egin da, eta balorazioa beti izan da positiboa, gaineratu dute.

Arreta espezializatua

Indarrean dagoen lankidetzarako protokoloaren arabera, argi eta zehatz zehaztuta dago Euskadik larrialdiko arreta eta arreta espezializatua eskainiko diela horixe eskatzen duten trebiñarrei. Gaztela eta Leonek, aldiz, bestelako zerbitzuak emango dizkie. Gainera, Gaztela eta Leonek larrialdietarako 24 orduko osasun zerbitzua eskaintzen du Trebiñuko osasun zentroan. Halaber, protokolo horretan jasota dagoenez, larrialdietan "momentuan aproposenak izan daitezkeen baliabideak erabiliko dira".

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Gaztela eta Leongo Osasun Kontseilaritzaren iritzian, bi erkidegoen arteko lankidetza eta koordinazioa beti izan da "ona eta eraginkorra", eta inguruetako herritarrei eskainitako zerbitzuak Euskadiko eta Gaztela eta Leongo gainerako eskualdeetan bizi direnei eskainitakoaren kalitate-berme berdinak ditu.

"Nahiz eta gertatukoak zerikusirik ez izan lankidetzarako protokoloarekin", bi erkidegoetako osasun arduradunek hori hobetzeko lan egingo dutela gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza EAE Espainia Burgos berriak Gizartea bideoak Umeak albisteak Txagorritxu Ospitalea albisteak