Gizartea -

Noos auzia

Castro epaileak ez du Urdangarin dirua zuritzeagatik inputatu

Horrez gain, Diego Torres Palmako dukearen bazkidea eta Ana Maria Tejeiro, horren emaztea, ere ez inputatzea erabaki du gaur Castro epaileak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dirua zuritu izana egotzi dio Manos Limpias sindikatuak Iñaki Urdangarini, baina ustezko delitu horrengatik Urdangarin ez inputatzea erabaki du gaur Jose Castro Noos auziko epaileak.

Horrez gain, Diego Torres Palmako dukearen bazkidea eta Ana Maria Tejeiro, horren emaztea, ere ez inputatzea erabaki du gaur Castro epaileak. Auto berean, Francisco Camps Valentziako presidente ohiari berriro ere idatziz deklaratzeko eskatu dio Castrok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Urdangarin auzia