Gizartea -

Asteburu beltza Avilan

Bost mendizale hil dira Gredosen 24 orduko tartean

Larunbatean bi lagun hil ziren, eskalatzen ari zirela erorita, eta igandean beste hiru mendizale hil ziren Almanzor mendira heltzeko bide batean.

Gredoseko mendizerra, mendizaleentzako tranpa

1:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburu beltza izan du Avilak, 24 orduko tartean bost mendizale hil baitira bertako mendietan, Gredosen. Larunbatean bi mendizale hil ziren bertan, eskalatzen ari zirela, eta igandean, berriz, beste hiruk istripu larria izan zuten Almanzor mendira heltzeko bide batean; hirurak hil ziren.

Larunbatean, Madrilgo -41 urte- eta Avilako -45 urte- bi eskalatzaile hil ziren, "La Araña" eskalada bidea egiten ari zirela erorita, Zapardiel de la Riberan, Gredosen (Avila).

Babes Zibileko Erreskate Taldeko eta Guardia Zibileko kideek parte hartu zuten erreskate lanetan, eta helikoptero bat erabili behar izan zuten. Helikopteroak erreskate taldeko kideak utzi ondoren, Hoyos del Espinoko heliportura itzuli zen, Guardia Zibileko Mendiko Unitateko guardia zibilak jaso eta horiek ere istripua izan zen tokira eramateko. Bertaratutakoan, bi eskalatzaileak hilda zeudela baieztatu besterik ezin izan zuten egin.

Igandean, berriz, hiru mendizale, bi gizonezko eta emakumezko bat (45, 55 eta 42 urtekoak), hil ziren Gredosen, 450 metroko altueratik erorita, Almanzor mendiko tontorrera (2.592 m) heltzeko bide batean zeudenean. Ezbehar hori bestea izan zen lekutik gertu gertatu zen, bezperan beste bi mendizaleak hil ziren tokitik gertu.

Igandean hildako hiru mendizaleak madrildarrak ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea