Gizartea -

Osasuna

Gripearen ondorioz EAEn hil direnen % 67k ez zuten txertorik jarri

Aurtengo kanpainan 45.000 pertsonek gripea izan dute, Osasun Sailaren arabera. 100.000 biztanleko 340 gaixo izan ziren urtarrileko hirugarren astean.

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak . Artxiboko irudia: EFE
Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak . Artxiboko irudia: EFE
Gripearen ondorioz EAEn hil direnen % 67k ez zuten txertorik jarri

1:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gripearen ondorioz Euskadin 22 lagun hil dira aurten, horietatik % 67k ez zuten txertorik jarri, nahiz eta % 95,5ek arrisku faktoreak izan.

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak agerraldia egin du gaur, 2013-2014 gripe kanpainaren datu nagusiak azaltzeko. Kanpaina oraindik ez da bukatu, baina otsailaren amaieran epidemia izateari utzi zion.

100.000 biztanleko 340 gaixo izan ziren urtarrileko hirugarren astean, Gabonetako oporraldiarekin batera. Garai horretan pertsonen pilaketak eman ohi dira areto itxietan eta ikasleak eskolara itzultzen dira, horrek birusa barreiatzea errazten du.

Orain arte 45.000 pertsonek gripea izan dute, Osasun Sailaren arabera. Zero eta 14 urteko adin taldeek gaixotasuna gehien izan dutenak dira.

139 kasu larri

Gainera, 139 kasu larri izan dira eta ospitaleratu behar izan dituzte. Gaixo larriek batez beste 47 urte zituzten. Ospitalean amaitu duten kasu larrien % 73k minbizia eta bihotzeko eritasunak zituzten, eta ez zuten txertoa jarri. Ospitaleratuen % 15 hil ziren, eta batez beste 62 urte zituzten.

Gripe kanpainetan orain arte errepikatu diren datuak direla azaldu du sailburuak. Hala ere, neurri prebentibo gisa txertoa jartzea garrantzitsua dela azpimarratu du Darponek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea Osasun albisteak Txertoak albisteak