Gizartea -

Irudiak

Ceutako ezbeharreko irudiak, Barne Ministerioaren webgunean ikusgai

Irudien aurretik, Fernando Cubillo Guardia Zibileko komandantea ageri da, ikus-entzunezko horien "testuingurua" azaltzeko.

Heriotzak Ceutan. Argazkia: EFE
Heriotzak Ceutan. Argazkia: EFE
Ceutako tragediaren irudiak zabaldu ditu Barne Ministerioak

1:08

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barne Ministerioaren webguneak Ceutako ezbeharraren irudiak eskaini ditu. Iragan otsailaren 6an 15 etorkin hil ziren Marokotik Ceutara igarotzen saiatzen ari zirenean, eta hori argitzeko Ceutako 6. epaitegiaren esku utzi diren dokumentuak webgunean daude ikusgai.

Irudien aurretik, Fernando Cubillo Guardia Zibileko komandantea ageri da, ikus-entzunezko horien "testuingurua" azaltzeko. Gainera, grabazioaren kalitatea "baldintzatu duten faktoreak" jakinarazi ditu, gaueko irudiak baitira eta kamerek kalitate eskasa eskaintzen baitute.

"Epaileak ez du sumario-sekretua ezarri, eta irudiak eta bideoak ez daude bahituta. Hortaz, Barne Ministerioak epaileari eman dizkiogun grabazioen kopia osoa igotzea erabaki dugu", adierazi du Jorge Fernandez Díazek. "Gardentasuna" erakusteko ariketa bat da, horren ustez.

"23 zeuden Espainiako uretan, eta guztiak heldu dira ertzera. Horietako batzuk itsasoko patruila batek erreskatatu zituen, eta besteak hondartzan zeuden guardia zibilek. Batek ere ez zuen zauririk izan", esan du Cubillok.

Gainera, Barne Ministerioak segurtasun-kamerek grabatutako bederatzi bideo eskaintzen ditu: audiorik gabe eta erresoluzio eskasekoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea