Gizartea -
Ceutako tragediaren ostean
Fernandez Diazek ez du baztertu protokoloren bat berraztertzea
"2005ean eguneratutako protokoloak jarraitu ziren, ez direla aldatu (...), eta kongruentzia eta proportzionaltasun printzipioen barruan", azaldu du Barne ministroak.
Erredakzioa
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak ez du baztertu jarduera protokoloren bat berraztertzea otsailaren 6an Ceutan izandako tragediaren ostean. 15 immigrante hil ziren Ceutara iristen saiatzean.
"Esperientziatik beti ikasten da. Guardia Zibileko Estatu gorena errealitate honi buruz ari da lana egiten, eta, argi eta garbi, esperientzia honen ondorioz, protokoloren bat berraztertzea beharrezkoa balitz, hala egingo litzateke, baina ikerketa amaitzea itxaron behar da", adierazi du ministroak Parisen.
Fernandez Diazek Frantzia, Maroko eta Portugal herrialdeetako homologoekin bilera egin du. Espainiako Guardia Zibilaren jardueraren defentsa mantendu du, eta izaera disuasorioarekin ekin zutela nabarmendu du.
"2005ean eguneratutako protokoloak jarraitu ziren, ez direla aldatu (...), eta kongruentzia eta proportzionaltasun printzipioen barruan", azaldu du Barne ministroak.
Ministroak argi utzi nahi izan du bost orduko grabazioak dagoeneko Ceutako Justiziaren esku daudela, eta autoritate judizialen menpe dagoela horiekin zer egin erabakitzea, gaineratu du.