Gizartea -
Hondakinen kudeaketa Gipuzkoan
Artxibatu egin dituzte erraustegiaren ingurukoak ikertzeko izapideak
EAEko fiskal nagusiak izapideak behin-behinean artxibatu ditu, salaketen inguruko argibideak izan arte.
Erredakzioa
EAEko Fiskaltzak artxibatu egin ditu Gipuzkoako erraustegiaren inguruan gertatutakoa ikertzeko abiatutako izapideak, Euskadi Irratiak jakin duenez.
Sei hilabeteko ikerketaren ondoren, Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak ez du zantzu edo frogarik ikusi auzibideari ekiteko prozesuarekin aurrera egiteko; ondorioz, behin-behinean artxibatzea erabaki du.
Zehazki, erraustegia egiteko lanak gelditu izanak eragindako salaketen inguruko argibideak izan arte auzia artxibatzea erabaki du fiskal nagusiak; San Marko eta Debabarreneko mankomunitateek lanak bertan behera uzteagatik jarritako salaketak eta GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak bankuen kontra hasitako prozedurak argitu arte, alegia.