Gizartea -
Abisu horia haizeagatik
Alerta laranja ezarri dute euskal kostaldean asteburua bukatu arte
Zortzi metrorainoko olatuak izan litezke kostaldean, azken orduan, itsasgorarekin batera. Igandean haize zakarra ibiliko da.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak alerta laranja ezarri du gaur, larunbata, euskal kostaldean arriskua izan litekeelako, zortzi metrorainoko olatuak izango baitira, aurrikusi dutenez.
Alerta larunbateko 15:00etatik igandeko 24:00ak arte egongo da indarrean, hori dela eta, bihar ere kostaldeko herriak itsasoari begira izango dira.
Halaber, iganderako abisu horia ezarri dute haize guneetan 12:00etatik 15:00ak arte, hego-haizeak 100 km/h-ko abiadura har lezakeelako, gehien bat mendi guneetan.
Gainera, haize-guneak ez direnetan ere, Bizkaian eta Gipuzkoan, abisu hori izango da bihar. Baliteke haize-ufadek 80 km/h-ko abiadura gainditzea.