Gizartea -

EHU-REN IKERKETA

Koloneko minbizia gorotzen odoleko probarekin antzematea fidagarria da

EHUko ikertzaileek frogatu dute aspirina edo Sintrom hartzeak ez duela probaren emaitza aldatzen. Proba Euskadin egiten dute.

50 eta 69 urte bitartekoei gorotzen odoleko proba egin diote. EiTB
50 eta 69 urte bitartekoei gorotzen odoleko proba egin diote. EiTB
50 eta 69 urte bitartekoei gorotzen odoleko proba egin diote. EiTB

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EHUko ikertzaileek koloneko minbizia antzemateko egiten den probaren inguruan zeuden zalantzak argitu dituzte. Dirudienez, gorozki edo eginkarietan ezkutuan odolik den aztertzeko probaren emaitzan ez du eraginik aspirina edo Sintrom hartzeak, eta kolonoskopia bezain eraginkorra da 60 urte baino gehiagorekin koloneko minbizia izan duten gaixoen lehen mailako senideekin (aita-ama, anai-arreba edo seme-alaba).

Luis Bujanda EHUko Medikuntzako irakasle eta Biodonostia Institutuko ikertzailea eta Isabel Portillo Euskal Autonomia Erkidegoko koloneko minbiziaren inguruko baheketa programaren koordinatzailea dira ikerketaren egileak, eta EAEn egin duten programaren eraginkortasuna bermatu dute, 50 eta 69 urte bitarteko pertsonetan gorotzetako odolaren probaren bitartez.

Mayo Clinic Proccedings eta British Journal of Cancer aldizkarietan argitaratu dute ikerketa horietako bat, eta, jakinarazi dutenez, probaren emaitzan ez du eraginik aspirina edo Sintrom bezalako sendagaiak hartzeak. Aurkikuntza "garrantzitsua da, sendagai horiek kentzeak tronbosia eragin dezakeelako", adierazi du Bujandak.

Horrela, proba hori kolonoskopia bezain fidagarria dela demostratu dute, lehen esan bezala, minbizi mota hori izan duten pazienteen lehen mailako senideekin. "Kasu horretan, proba hori 40 urtetik aurrera bi urtean behin egitea gomendatzen dugu", azaldu du Bujandak.

Euskadiko bahetze programak 50 eta 69 urte bitarteko lagunak hartzen ditu eta adin-tarte horretan dauden herritarren % 65k parte hartzen dute. 10.000 pertsonari baino gehiagori polipoak detektatu eta kendu dizkiete, eta 1.000 pertsonari baino gehiagori minbizia detektatu diete, gehienak hasierako fasean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea