Gizartea -
Errege Etxea
Espainiako erreginak eta Letizia printzesak soldata finkoa izango dute
Erreginak 131.739 kobratuko ditu 2014. urtean eta Asturiasko printzesak, berriz, 102.464 euro.
Erredakzioa
Espainiako erregeak soldata finkoa jarri die erreginari eta Letizia printzesari. 2014. urtetik aurrera, erreginak erregearen soldataren % 45 kobratuko du, eta Letiziak, berriz, % 35. Horrez gain, Elena infantak 25.000 euro kobratuko ditu.
Erreginak 131.739 kobratuko ditu 2014. urtean, eta Asturiasko printzesak, berriz, 102.464 euro.
Errege Etxeak gaur jakitera eman duenez, aurrekontuaren 7,7 milioi euroetatik, Juan Carlos I.a erregeak 292.752 euro kobratuko ditu, eta printzeak, berriz, 146.376 euro.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea