Gizartea -
Kartzela zigorra
Ortega Cano kartzelatzeko agindua eman du epaileak
Indultua tramitatu bitartean eskatutako atzerapena bertan behera utzi du eta toreatzaileak bi urte eta erdiko kartzela zigorra bete beharko du pertsona bat hiltzea ekarri zuen istripua eragiteagatik.
Erredakzioa
Sevillako Zigor-arloko 6. epaitegiko epaileak ez du onartu Jose Ortega Canoren azken eskaria. Toreatzaile ohiak bi urte eta erdiko kartzela zigorra betetzera joan beharko du kartzelara, 2011n Carlos Parraren heriotza eragin zuen istripuarengatik, baina oraingoz bertan behera uzteko eskatu zion epaileari.
Betearazpena atzeratzeko eskaria toreatzaile ohiaren abokatuak egin zuen, eta gaur jakinarazi du bere erabakia epaileak. Auzitegi Konstituzionalak toreatzaile ohiaren indultu eskariaren inguruan erabaki arte bertan behera uzteko eskatu zuen haren abokatuak.
Sevillako Fiskaltza eta akusazio partikular bezala jardun duen Carlos Parraren familiak toreatzaile ohiak egindako eskakizunaren aurka azaldu ziren. Horien ustez, zigorraren iraupena, sortutako kalteak eta Ortega Cano aurretik beste delitu batzuengatik zigortu izana arrazoi nahikoa dira kartzelan sartu eta zigorra betetzen hasteko.