Gizartea -

Ezbeharra AP-8 autobidean

Itziarko tunela, irekita berriz

Atzo, kamioi batek, autobus batek eta sei autok talka egin zuten bertan, eta, ondorioz, 19 pertsona zauritu ziren; horietako hiru, larri.

Ireki dute Istiñako tunela

0:34

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Itziarko tunela (Deba) guztiz zabaldu dute gaur goizaldean berriz, atzo autobus batek, kamioi batek eta sei autok bertan istripua izan eta gero. Guztira, 19 pertsona zauritu ziren; horietako hiru, larri.

Zauritu larriena, auto batean zihoan bidaiari bat, Donostia Ospitalean dago.

Ezbeharra 15:30ean gertatu zen, AP-8 autobidean, Itziarko tunelean.

Ibilgailuek elkar jo zuten Bilboko noranzkoan, baina Ertzaintzak ez ditu istripuaren nondik norakoak zehaztu oraindik.

Antza denez, zisterna-kamioiak artaziarena egin zuen tunelaren barruan, eta autobusak eta sei autok horren aurka talka egin zuten.

PESA konpainiako autobusean gidaria eta 17 bidaiari zihoazen; horietako bost zauritu ziren. Zisterna-kamioiak gas hoztailea zeraman, baina ez du ihesik izan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripuaren tokira Osakidetzako anbulantziak, Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu ziren. Zenbait zauritu erreskatatu behar izan zituzten.

Hiru zauritu larri

Zauritu larri bat intubatu eta Donostiako Ospitalera eraman zuten burezurreko traumatismoa zuela. Beste biak ibilgailuetan harrapatuta geratu ziren, eta larrialdi zerbitzuek erreskatatu behar izan zituzten: bat Mendaroko ospitalera eraman zuten (toraxean traumatismoa zuen), eta bestea Galdakaora (zauri ugari zituen hankan eta sabelaldean).

Ezbeharra Deban efe

Ezbeharra Deban efe

Argazkia: EFE

15 zauritu arinak Mendaro, Arrasate, Donostia, Eibar eta Elgoibarko zentroetara eraman zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea