Gizartea -
Ezbeharra AP-8 autobidean
19 pertsona zauritu dira, horietako hiru larri, istripu batean, Deban
Kamioi batek, autobus batek eta sei autok talka egin dute Itziarko tunelean.
Erredakzioa
19 pertsona zauritu dira, horietako hiru larri, gaur istripu batean, Deban (Gipuzkoa). Kamioi batek, autobus batek eta sei autok elkar jo dute, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 15:30ean gertatu da AP-8 autobidean, Itziarko tunelean.
Ibilgailuek elkar jo dute Bilboko noranzkoan, baina Ertzaintzak ez ditu istripuaren nondik norakoak zehaztu oraindik.
Antza denez, zisterna-kamioak artaziarena egin du tunelaren barruan eta autobusak eta sei autok kamioiaren aurka talka egin dute.
PESA konpainiako autobusean gidaria eta 17 bidaiari zihoazen, horietako bost zauritu dira. Zisterna-kamioiak gas hoztailea zeraman, baina ez du ihesik izan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Istripuaren tokira Osakidetzako anbulantziak, Ertzaintza eta suhiltzaileak bertaratu dira. Zenbait zauritu erreskatatu behar izan dituzte.
Hiru zauritu larri
Zauritu larri bat intubatu eta Donostiako Ospitalera eraman dute burezurreko traumatismoarekin. Beste biak ibilgailuetan harrapatuta geratu dira eta larrialdi zerbitzuek erreskatatu behar izan dituzte. Bat Mendaroko ospitalera (traumatismoa toraxean) eta bestea Galdakaora (zauri ugari hankan eta salbelaldean) eraman dute.
Argazkia: EFE
15 zauritu arinak Mendaro, Arrasate, Donostia, Eibar eta Elgoibarreko zentroetara eraman dituzte.