Gizartea -

Eguraldia

Kateak beharrezkoak dira Bernedon, Azazetan eta Opakuan

Sare nagusiko errepideak irekita daude. Segurtasun Sailak arreta handiz gidatzeko eskatu du AP-68 autobidean Altube inguruan eta Etxegarate mendatean.Nafarroan, abisuaren maila horia da.

Elurra Urkiolan. Argazkia: EFE
Elurra Urkiolan EFE
Urduñako, Herrerako eta Barrerillako mendateak itxita, elurra dela eta

1:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko bigarren mailako errepideetan hainbat arazo daude elurraren eraginez. Arabako Bernedo mendatean ibilgailuek kateekin edo neguko pneumatikoekin ibili beharra daukate, azken orduetan bota duen elurraren eraginez. Azazeta eta Opakua mendateak, horiek ere Araban, itxita daude kamioientzat eta autoek kateak behar dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez (18:30eko datuak), sare nagusiko errepideak irekita daude. Bigarren mailako errepideei dagokionez, Arabako hiru mendate horietan daude arazoak.

Segurtasun Sailak, ordea, arreta handiz gidatzeko eskatu du AP-68 autobidean Altube inguruan eta Etxegarate mendatean.

Elurrak hainbat arazo sortu ditu errepideetan egunean zehar, batez ere bigarren mailako errepideetan. Goizeko lehen orduan Orduña eta Herrera mendateak itxita egon dira eta kateak beharrezkoak ziren ondorengo mendateetan: Altube, Azazeta, Barrerilla, Opakua, Bernedo, Herrera, Salinas, Krutzeta eta Zaldiaran.

Sare nagusia irekita egon da egun osoan zehar, baina AP-68 autobidean, Altubeko ordainlekuan Gasteizerako noranzkoan, arazoak izan dira goizeko lehen orduan elurraren eraginez.

Nafarroan, bitartean, elurrak eragindako alerta maila horikoa da. Horrela jarraituko du astelehenetik astearterako gauerdira arte.

Kontsultatu zirkulazioaren inguruko informazioa eta eguraldiaren iragarpena eitb.com-en.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea