Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon batek ustez bere emaztea hil du Vilanova i la Geltrun
2014n indarkeria matxistak eragindako lehen hildakoa izango litzateke; herri horretan bertan, hain zuzen, hil zen 2013ko azkena ere.
Erredakzioa
Gizon batek ustez bere emaztea hil du Vilanova i la Geltrun (Bartzelonan). 2014n indarkeria matxistak eragindako lehen hildakoa izango litzateke; herri horretan bertan, hain zuzen, hil zen 2013ko azkena ere, abenduaren 22an. Emakumearen gorpua udalerriko lursail batean agertu da, kiskalita. Udaltzaingoak hilketaren ustezko egilea atxilotu du.
Eferi auzia jarraitzen ari diren iturriek esan diotenez, hildakoa Nuria R.P. da, 43 urteko emakume bat, eta atxilotuta bere bikotea da, Antonio S.A., indarkeria matxistarengatik aurrekari penalak zituen eta emakumearenganako urruntze-agindua izan zuen, nahiz eta orain berriro elkarrekin bizi ziren.
Iturri horien arabera, ustezko egileak abisatu ditu familiakoak, eta azaldu die emakumeak erredurak zituela, nola zehaztu gabe. Familiakoek Udaltzaingoa abisatu dute, gero, eta agenteak laster joan dira Piular gunera, Vilanovaren kanpoaldean; han, ortuak eta etxe txikiak dituzten lursailak daude.