Gizartea -

Gertakaria

Pasaiako 40 familiek ezingo dute, oraingoz, euren etxeetara itzuli

Trintxerpeko Euskadi etorbideko eraikin bateko 5. zenbakiko teilatuan piztu da sua goizaldean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, baina lehen hipotesiaren arabera, suziri batek eragin du sua.

Irudirik gabe
Irudirik gabe
Trintxerpeko sutearen irudiak

1:27

Maider Beistegi | EITB.COM

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trintxerpeko Euskadi etorbideko etxebizitza bateko teilatuan gauerdian izan den suteak bost eraikinetako bizilagunak etxetik ateratzera behartu ditu. Kaltetutako bi eraikin erortzeko arriskua dago, suhiltzaileek eta Segurtasun sailak ezagutzera eman dutenez. Suaren ondorioz, 40 familiek urteko lehen gaua etxetik kanpora igaro behar izan dute. 24 orduren barruan Pasaian izan den bigarren sutea da hau.

Amaia Agirregabiria alkateak eta suhiltzaileek bilera egin dute kaltetuekin 10:00etan gertakariaren nondik norakoak aztertzeko. Udaletik adierazi dutenez, 5. eta 7. zenbakiak oso hondatuta daude, eta behera bota beharko dituztela uste badute ere, arkitektoek dute orain azken hitza. 9. eraikina, berriz, zalantzan dago. Kaltetutako asko gazteak dira, kredituari aurre egin beharrarekin eta, etxerik gabe, etorkizuna beltz ikusten dute. Laguntza bulegoa zabalduko du Udalak bihartik aurrera.

Arratsaldeko lehen orduan Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Antolaketa sailburua Pasaian izan da. Kaltetutako eraikinak bertatik bertara ikusi ahal izan ditu eta euren etxeetatik kanpo dauden lagunen egoera ezagutu du. Sailburuak bilera egin du Pasaiako alkatearekin eta Gipuzkoako Aldundiko ordezkariekin.

Suziria

Dirudienez, suziri batek eragin du sua. Hainbat lekukok adierazi dutenez, suziri bat egurrezko teilatura erortzen ikusi dute eta sua hasi da. Gainerako eraikinetara oso azkar zabaldu da sua.

DYAk aditzera eman duenez, kea arnasteagatik eta antsietate-krisiengatik hainbat bizilagun artatu behar izan dituzte. Hiru lagun Donostia erietxera eraman dituzte, nahiz eta euren egoera ez den larria.

 

 

sutea pasaian 1

sutea pasaian 1

 

Hainbat bizilagunek Oiartzungo Lintzirin hotelean emango dute gaua. Beste batzuk, berriz, senitartekoen eta lagunen etxera joan dira. Bart gaua Trintxerpeko alkateordetzan prestatutako aterpetxean igaro dute askok.

Udaleko gizarte zerbitzuetako langileek kaltetutakoekin eman dute eguna euren egoera aztertzeko.

 

sutea pasaian sei

sutea pasaian sei

 

Kalte handiak

Suak kalte material handiak eragin ditu 5. eta 7. zenbakietan. Bi eraikin horiek oso hondatuta daude, eta behera bota beharko dituztela uste dute. Sua teilatutik zabaldu da eta 9 eta 11 zenbakiak ere kaltetu ditu. Goizaldeko hiruak aldera lortu dute suhiltzaileek sua itzaltzea, nahiz eta egun osoa eman duten bertan berriz ere piztu ez zedin.

Suhiltzaileek salatu dutenez, arazoak izan dituzte sua itzaltzerakoan, urak presio gutxi baitzuen.

 

sutea pasaian jendea 2

sutea pasaian jendea 2

Bigarren sutea 24 orduan

Atzo eguerdian beste sute bat izan zen Trintxerpeko Euskadi etorbidean bertan, beste eraikin batean. Bi pertsona zauritu ziren eta hainbat familiak etxetik kanpora pasa behar izan dute gaua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Suteak albisteak Gizartea Albisteak Gaur Pasaia bideoak Albisteak Higiezinen merkatua gaur