Gizartea -

Polemika

EiTBren digitalizazioa galdegin du Foru Parlamentuaren gehiengoak

UPNk eta PPNk ez beste taldeek babestu dute adierazpena. Ganberak digitalizazioa eskatzen zueneko ebazpena errespetatzea eskatu dute adostutako testuan.

UPNk eta PPNk ez beste taldeek Nafarroako Gobernuak EiTBren auzian duen jarrera salatu dute.
Nafarroako Parlamentua
UPNk eta PPNk ez beste taldeek Nafarroako Gobernuak EiTBren auzian duen jarrera salatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UPNk eta PPNk ez beste taldeek EiTBren digitalizazioa galdegin eta Nafarroako Gobernuak izandako jarrera salatu dute. Izan ere, adostutako testuan argudiatu dutenez, "Nafarroako Parlamentuak berak propio eskatutako digitalizazioa oztopatzen saiatu da Foru Gobernua".

PSNren, Bilduren, Aralar-NaBairen, Izquierda-Ezkerraren eta atxiki gabeko Geroa Baiko parlamentariek aurkeztutako adierazpen instituzionala onartu du Nafarroako Parlamentuko bozeramaileen Mahaiak eta Batzordeak. UPNko eta PPNko parlamentariek, ordea, kontra bozkatu dute.

Testuan Parlamentuko gehiengoak adostutakoak errespetatzeko deia egiten da, batez ere, gehiengo osoz eta kontrako botorik gabe onartu zen ebazpena; hots, Nafarroan EiTB Lurreko Telebista Digitalaren bidez ikusteko behin betiko konponbidea topatu arte, bere sare analogikoa digitalizatzeko eskaera jasotzen duena.

Orain astebete iragarri zuen EiTBk digitalizazioaren lehen faseari ekingo ziola. Erabakiak Yolanda Barcina foru presidentearen haserrea piztu zuen, eta kontra egiteko neurriak abiatzeko eskea egin zion Espainiako Gobernuari.

Polemika saihestu nahian, digitalizazioa bertan behera utzi eta lantaldea osatzea erabaki zuen Iñigo Urkullu lehendakariak, Barcinaren oniritziarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea