Gizartea -
Algortako Portu Zaharrean
Getxo sirena-gizonaren bahiketa aldarrikatu du talde ekologista batek
Igande goizaldean bere lekutik kendu zuten Marcos Lópezen argazkia. Ekintza horrekin, Getxoko Udalak hirigintza alorrean dituen egitasmoak kritikatu nahi ditu talde horrek.
Erredakzioa
Algortako Portu Zaharreko sirena-gizonaren bahiketa erreibindikatu du talde batek, Youtuben jarritako bideo baten bidez.
Igande goizaldean bere lekutik kendu zuten Marcos Lópezen argazkia. Ekintza horrekin, Getxoko Udalak hirigintza alorrean dituen egitasmoak kritikatu nahi ditu talde horrek.
Getxoko ikono ezaguna itzultzeko, bi baldintza jarri dizkiote Udalari, hamabost eguneko epean bietako bat betetzeko: hirigintzako zenbait proiektu bertan behera uztea edo mila landare autoktono getxoztarren artean banatzea.
Getxoko Udalak ez du ezer esan eskarion gainean.