Gizartea -
Miamin atxiloketa
Reincidentes taldeko abeslaria aske, bermerik eta kargurik gabe
Fernando Madina taldeko beste kide batekin batera Miamiko hotel batean dago.
Erredakzioa
Fernando Madina, Reincidentes rock taldeko abeslariaa, bermerik eta kargurik gabe aske geratu da goizaldean. Epaileak ez du delitu arrazoirik ikusi abeslariaren jarreran.
Larunbatean epaiketa azkarra egin behar zioten Madinari. Taldearen ordezkariak adierazi duenez, epaiketa bertan behera utzi dute, nahiz eta erabakiaren arrazoiak ez dituzten ezagutzen.
Abeslariak ez du isunik ordaindu beharko eta epaileak ezarritako 500 euroko bermea bertan behera geratu da.
Ostiralean atxilotu zuten Madina Miamiko aireportuan eta hiru egunez inkomunikatuta egon da. Taldeko beste kide batekin Miamiko hotel batean dago orain, eta Espainiara eramango dituen hegazkina hartzeko zain daude. Taldeko gainerako kideak Espainian dira jada.
Gertakariak ostiralean izan ziren
Miamitik Quitora joateko zela atxilotu zuten Madina. Miami-Dade konderriko poliziak ezagutzera eman duenez, American Airlines konpainiaren atean jazotakoaren ondoren gertatu zen atxiloketa.
Poliziaren txostenaren arabera, Madina mozkortuta zegoen eta American Airlines konpainiako langileek hegazkinera igotzen utzi ez ziotenean iskanbila sortu zuen. Polizia agertu zenean “urduri zegoen eta ez zituen aginduak bete”, jasotzen du txostenak. Orduan atxilotu zuten Reincidentes taldeko abeslaria.