Gizartea -

Dimisioak Euskaltzaindian

Abenduaren 20an aztertuko ditu dimisioak Euskaltzaindiak

Gramatika Batzordeak proposatutako plangintza ez onartuta "ez dituztela aintzat hartu" uste du lantaldeak, eta horregatik aurkeztu dute dimisioa.

Pello Salaburuk Euskadi Irratian iragarri du batzordeko kideen dimisioa
Pello Salaburu
Euskaltzaindiako Gramatika Batzordeko 11 kidek dimititu dute

0:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaltzaindiaren bilkurak bilera egingo du abenduaren 20an, eta bertan aztertuko du Gramatika Batzordeko kideek gaur aurkeztu duten dimisioa. Lantaldean proposatutako plangintza ez onartuta "ez dituztela aintzat hartu" uste dute batzordekideek, eta horregatik eman dute dimisioa.

Euskaltzaindiko iturriek Europa Press agentziari jakitera eman diotenez, ohiko bilera egin dute, eta bertan ez dituzte dimisioak aztertu. Testua esku artean duten arren, gaia 29 euskaltzain osoek egingo duten bileran aztertuko dute, abenduaren 20an. Erabakia ere orduan hartuko dute.

Pello Salaburu Gramatika Batzordeko arduradun eta EHUko errektore ohiak Euskadi Irratian iragarri du batzorde horretako kideen dimisioa. Aurkeztutako plana Euskaltzaindiak aintzat hartu ez duelako eman dute dimisioa.

Ondorengo kideek osatzen dute Gramatika Batzordea: Iñaki Amundarain, Miren Azkarate,  Piarres Xarriton, Beatriz Fernandez, Juan Garzia, Patxi Goenaga, Alan King, Itziar Laka, Maria Pilar Lasarte, Céline Mounole, Jose Antonio Mujika, Beñat Oihartzabal eta Paskual Rekalde.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaltzaindia albisteak