Gizartea -

Dimisioak Euskaltzaindian

Pello Salaburu: 'Ez gaituzte aintzat hartu'

Gramatika batzordeburu ohiak Euskadi Irratian azaldu duenez, lantaldeak proposatutako plangintza ez onartzean, 15 batzordekideen lana "apalestu" du Euskaltzaindiak.

Pello Salaburu, Gramatika batzordeburu izandakoa artxibozko argazki batean.
Pello Salaburu
Krisia Euskaltzaindian: Pello Salaburu euskaltzainarekin, hizketan

10:01

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Salaburu orain arte Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeko burua izandakoa "tentuz" baina irmo mintzatu da Euskadi Irratian batzordekideen dimisioaren harira emandako elkarrizketan: "Ez gaituzte aintzat hartu. Errespetu handia diogu erakundeari, eta ez gara barruko gauzetan sartuko. Badakigu tentuz ibili behar garela, baina ez gara espero bezala tratatuak izan".

Gramatika Batzordea Euskaltzaindiko batzorde "historikoa" dela azpimarratu du Salaburuk, lanean 32 urte daramatzatela eta euren "lanak ezagutuenak eta baloratuenak" direla. Hain justu, lan hori aintzat hartu ez izana egotzi dio batzordeburuak Euskaltzaindiari.

Auzia martxoan hasi zen. Euskaltzaindiak Barne Jardunaldiak egin zituen erakundearen plangintza adosteko. Gramatika proiektua zelan egin zehazten zuen proposamenaren harira, ohar edo zehaztasun bat aurkeztu zuen euskaltzain batek eta, nonbait ez da aintzat hartu. Salaburuk azaldu duenez, desadostasuna gramatika erabilgarriago bat egiteko proiektua batzordearen esku ez uztean datza. Euskaltzaindiaren arabera, "beste erakunde batek"  egin behar zuen. Hori horrela, batzordearen lana "apalesten" zela ulertuta, dimisioa ematea erabaki dute Gramatika Batzordea osatzen duten 15 kideek (Miren Azkarate, Patxi Goenaga eta  Itziar Laka dira horietako batzuk).

Dimisioaren erabakiak atzera bueltarik ote duen galdetuta, honela erantzun du Salaburuk: "Gurekiko errespetua erakusten badute, gu lanean segitzeko prest gaude; baina horrek suposatuko luke Euskaltzaindiak hartutako erabaki bat atzera bota beharko litzatekeela, eta hori oso konplikatua da", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea