Gizartea -

Euskara

Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeko kideek dimisioa eman dute

Euskaltzaindiak ez du ontzat eman Batzordeak proposatutako plangintza, eta, ondorioz, kargua utzi dute kide guztiek.

Andres Urrutia Euskaltzaindiko burua. EiTB
Andres Urrutia Euskaltzaindiko burua. EiTB
Euskaltzaindiako Gramatika Batzordeko 11 kidek dimititu dute

0:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeko kideek dimisioa eman dute gaur, Euskararen Nazioarteko Egunean, Pello Salaburu lantalde horretako arduradunak Euskadi Irratiari baieztatu dionez.

Salabururen hitzetan, Euskaltzaindiak ez du onartu Batzordeak aurkeztutako plangintza. Hain zuzen ere, lantaldeak zazpi liburuko gramatika proiektua aurkeztu du, baina Euskaltzaindiak hirutan utzi nahi du. Horregatik, akademiaren "konfiantza" galdu dutela uste dute euskaltzainek.

Andres Urrutia Euskaltzaindiko presidentea "harrituta" agertu da, baina garrantzia kendu nahi izan die dimisioei, hainbatetan ere antzeko desadostasunak izan dituztela argudiatuta.

Eusko Legebiltzarrean da Urrutia, Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldietan parte hartzen.

Hauek dira Gramatika Batzordeko kideak: Pello Salaburu, Iñaki Amundarain, Miren Azkarate, Piarres Xarriton, Beatriz Fernandez, Juan Garzia, Patxi Goenaga, Alan King, Itziar Laka, Maria Pilar Lasarte, Céline Mounole, Jose Antonio Mujika, Beñat Oihartzabal eta Paskual Rekalde.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskararen Erret Akademia