Gizartea -

Prestige

Espainiako Gobernuak Prestigen epaia errekurrituko du

Estatuko abokatuaren bidez aurkeztuko da errekurtsoa eta erantzukizun zibila eta kalte-ordainak eskatuko ditu.

Prestige ontzia istripua gertatu zenean. Argazkia: EFE
Prestige ontzia istripua gertatu zenean. Argazkia: EFE
Prestige ontzia istripua gertatu zenean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak kasazio-errekurtsoa aurkeztuko du Prestigen epaiaren aurka. Estatuko abokatuaren bidez aurkeztuko da errekurtsoa eta erantzukizun zibila eta kalte-ordainak eskatuko ditu.

Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak baieztatu du berria, goizean Alberto Nuñez-Feijoo Xuntako presidenteak egindako iragarpenaren ondoren. Galiziako gobernuak ezagutzera eman duenez, Xuntak ere estatuko abokatuak aurkeztuako helegitearekin bat egingo du.

Gallardonek kazetariei adierazi dienez, "ontzi-konpainiari eta aseguratzaileari erantzukizun zibila eskatzeko beharrezkoak diren gainerako prozesu paralelo guztiak ere hasiko dira".

"Gobernuaren asmoa ez da Auzitegiak arlo penalean hartu dituen erabakiak berrikustea. Bai, ordea, erantzukizun zibilak ezartzeko beharra azpimarratzea eta egileek edo gertaeraren arduradunek hori ordaintzea", gaineratu du ministroak.

Xuntak ere errekurtsoan parte hartuko du

Xuntako presidenteak adierazi duenez, "argi dago Prestige itsaso gainean zegoen txatarra zati bat zela". "Itsasoetan ibiltzeko baimenik ez zuen izan behar, eta aseguratzaileak ongi asko zekien zein zen itsasontziaren egoera", azpimarratu du.

"Orain garrantzitsuenean oinarritu behar da, hau da, nork ordainduko dituen kalteak", gaineratu du Nuñez Feijook. "Errrekurtso horren helburua kostaldeak biziberritzeko lanean erabilitako dirua berreskuratzen saiatzea izango da. Horrez gain, kapitainaren erantzukizun zibila eta beharrezkoak diren kalte-ordainak ezartzea eskatuko da", amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia albisteak Epaiketak bideoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Galizia azken ordukoa Euskadiko kostaldea albisteak Kutsadura Galiziako Xuntaren albisteak gaur Núñez Feijóo azken ordukoa