Gizartea -

Manifestazioak Galizian

'Zigorgabetasunaren' aurka protesta egin du Nunca Mais mugimenduak

Galiziako zazpi hirietan milaka lagunek elkarretaratzeak egin dituzte. "Marea beltzak, sekula ez", oihukatu dute manifestariek protestetan.

Nunca Mais mugimenduaren elkarretaratzea Santiagon. Argazkia: EFE
Nunca Mais mugimenduaren elkarretaratzea Santiagon. Argazkia: EFE
Nunca Mais mugimenduaren elkarretaratzea Santiagon. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nunca Mais herritarren mugimenduak Galiziako kaleak eta plazak hartu ditu berriro. Prestige-n epaiaren "zigorgabetasunaren" aurka protesta egin dute manifestariek; izan ere, sententziak ez du inor zigortu ingurugiroaren aurkako delituarengatik.

Galiziako zazpi hirietan milaka lagunek elkarretaratzeak egin dituzte. "Marea beltzak, sekula ez", oihukatu dute manifestariek protestetan.

Bestalde, manifestariek Jose Maria Aznar, Mariano Rajoy eta Francisco Alvarez-Cascos Alderdi Popularreko buruzagien irudiak karteletan zeramatzaten, eta "errudunak" irakur zatekeen.

Manifestua

Manifestazio guztietan manifestu bat irakurri dute. Nunca Mais mugimendua "kaleetara itzuliko" dela ohartarazi dute, "Justizia egitea" eskatzeko. Galiziako kostaldea petrolioz zikinduta utzi zuen hondamendiaren errudunak daudela uste du plataformak.

"Galizia ez dela sekula gehiago isilik geratuko", esan dute adierazpenean. "Galizia defendatzen ez duten erakundeekin" lurraldeak "noraezean" jarraitzen duela kritikatu dute.

Petrolioa "eskuekin" garbitu zuten milaka boluntarioak gogorarazi ostean, "ingurugiroaren aurkako historiako deliturik handiena errudunik gabe uztea haserrea" piztu duela azaldu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea