Gizartea -

Prestige

'Prestige' ontziko kapitaina eta makinetako burua absolbitu dituzte

Epaiaren arabera, ezin zaie akusatuei erantzukizun penalik egotzi. Halaber, ezbeharra inork zehaztu ezin duen egitura akats baten ondorioz gertatu zela ondorioztatu du epaimahaiak.

Prestige auziko epaimahaiak kapitaina eta makina burua absolbitu egin ditu. Argazkia: EiTB
Prestige auziko epaimahaiak kapitaina eta makina burua absolbitu egin ditu. Argazkia: EiTB
Akusatuak ez dira hondamendiaren errudun

1:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Prestige petrolio-ontziaren hondoratzeak eragindako hondamendia ikertu duen Galiziako epaimahaiak absolbitu egin ditu hiru akusatuak. Hala ere, epaimahaiak 9 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Apostolos Mangouras kapitainari desobedientzia delitu larria egotzita. Bestalde, epaimahaiak erantzukizunetik salbuetsi du Administrazioa, hondamendia konpontzen saiatu zela argudiatuta.

Juan Luis Pia epaimahaiko presidenteak epaiaren irakurketan nabarmendu duenez, ezin zaie akusatuei erantzukizun penalik egotzi. Halaber, ezbeharra inork zehaztu ezin duen egitura akats baten eraginez gertatu zela ondorioztatu du epaimahaiak.

Apostolos Mangouras Prestigeko kapitaina, Nikolaos Argyropoulos makina burua eta Jose Luis Lopez Sors Merkataritzako Ontzidiko zuzendari ohia inputatu zituzten auzi honetan, eta 5 eta 12 urteko zigor eskariak egin zituzten horientzat.

Piak epaia irakurtzean nabarmendu duenez, "ezinezkoa da istripuagatik erantzukizunak leporatzea", baina frogatutzat jo du petrolio-ontziak egitura arazo bat eta "mantzentze-lan eskasa" zituela.

2002ko azaroaren 19an, Finisterren sei egunez nora ezean ibili ostean, Prestige bitan zatitu eta hondoratu egin zen. Ondorioz, Galiziako kostaldea fuel-olioz bete zen, eta 1.700 kilometro kaltetu ziren, Portugalen hasi eta Frantziaraino.

"Nire izena Apostolos Mangouras da, greziarra naiz eta, hortaz, europarra. Tamalez, ozeanoan hondoratu zen Prestige ontziaren azken kapitaina naiz", idatzi zuen Mangourasek Garraioaren Langileen Nazioarteko Federazioari barkamena eskatzeko idatzitako eskutitz batean. Nikolaos Argyropoulosek Galiziari "barkamena" eskatu zion joan den uztailaren 10ean izan zen azken saioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Epaiketak argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Euskadiko kostaldea albisteak Kutsadura gaur