Gizartea -
Bartzelonan hildako enpresaria
Gaur deklaratuko dute Benitezen atxiloketan parte hartu zuten mossoek
Hilotzari egindako odol analisiaren arabera, enpresariak litroko 0,01 gramo alkohol zuen; efektu toxikoak eragiteko moduko mailatik behera.
Erredakzioa
Juan Andres Benitez enpresaburuaren heriotzagatik epaileak inputatu zituen mossoek gaur deklaratuko dute. Epaileak zortzi mosso inputatu ditu, gaur Justizia Auzitegi Nagusiko iturriek baieztatu dutenez. Benitez Bartzelonako El Raval kalean atxilotu zuten esquadra mossoek. Agenteetako lau eguzkitako betaurrekoak jantzita eta hogei bat lankidez inguratuta iritsi dira eta identifikatzea zaila izan da.
Osotasun moralaren eta bizitzaren aurkako delituak leporatu dizkie epaileak zortzi mossoei, eta baita jazartzea eta justizia oztopatzea ere.
Epailearen lekukoak eta bizilagunek grabatutako bideoak sinesgarritzat jo ditu epaileak.
Bestalde, hilotzari egindako odol analisiak adierazi duenez, enpresariak litroko 0,01 gramo alkohol zuen; efektu toxikoak eragiteko moduko mailatik behera.