Gizartea -
Hezkuntza
Erasmus beken amaiera auzitara eramatea aztertzen ari da Jaurlaritza
Hainbat erkidegok, Extremadurak eta Errioxak, kasu, diru-laguntzak emango dituzte, Erasmus beken amaiera orekatzeko.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritza Erasmus beken amaieraren aurka helegitea aurkeztea aztertzen ari da.
Espainiako Gobernuko Hezkuntza Ministerioak zorroztu egin ditu Erasmus beka bat jasotzeko baldintzak (azken ikasturtean beka orokor bat jaso izana ere eskatuko dute orain), eta, ondorioz, dagoeneko atzerrian ikasten ari diren milaka ikaslek ikasturte honetan bertan galduko dituzte diru-laguntzak. Horren ildotik, Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroak "esfortzu handiagoa" egitea eskatu die gaur ikasleen sendiei.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila "harrituta" eta "haserre" agertu da, Ministerioak "aldebakarrez eta inor informatu gabe" hartu duelako erabakia. Hori dela eta, helegitea aurkeztea eta neurri ekonomikoak onartzea aztertzen ari dela aurreratu du Cristina Uriarte sailburuak.
Hainbat erkidegok, Extremadurak eta Errioxak, kasu, diru-laguntzak emango dituzte, Erasmus beken amaiera orekatzeko.