Gizartea -

Azken orduko aldaketa

Beka orokorra ezinbestekoa izango da Erasmus laguntza jasotzeko

Ikasturtea hasita aldatu ditu Hezkuntza Ministerioak irizpideak. Programan hautatutako ikasle gehienak atzerrian daude dagoeneko, eta baldintza berria jakin gabe alde egin dutela kritikatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erasmus beka jasotzeko baldintzak aldatu berri ditu Hezkuntza Ministerioak. Joan den astean BOEn kaleratu zituen atzerrian ikasteko Erasmus beka jasotzeko ezinbesteko baldintzak, eta, aurrerantzean aurretik beka orokor bat jaso izana ezinbesteko baldintza izango da hilean 150 euroko laguntza jasotzeko.

Wert ministroaren sailak argitu duenez, ''baliabide gutxien dituzten ikasleek laguntzak jasotzea bermatu'' nahi dute aldaketa horrekin.

Aldaketak ikasturtea hasita dagoela eta programan parte hartzeko hautatu dituzten ikasle gehienak atzerrian direla egin dituztela salatu dute hainbat elkartek. Hala, ikasle askok baldintza berriak jakin gabe alde egin dutela kritikatu dute.

Orain arte, Eramus programak hautatutako ikasle guztiek jasotzen zuten 150 euroko laguntza.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea