Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Euri-jasek eta olatu handiek asteartera arte jarraituko dute

Datozen orduetan itsasertzean abisu horiak jarraituko du olatuengatik. Orain arteko altuena Pasaiako portuan jaso da, bost metro eta erdiko altuerakoa.

Olatuak, Donostian. Argazkia: EFE
Olatuak, Donostian. Argazkia: EFE
Alerta laranja, olatu handiengatik

0:58

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia eman du, datozen orduotan bihar goiz erdira arte euri asko egingo duelako, Bizkaia eta Gipuzkoan, ekialdean gehiago. Euskalmetek jakitera eman duenez, ez da arazorik espero ibai-arroetan euri gutxi egin duelako azkenaldian, baina 24 ordutan 60 litro pilatu daitezke.

Bestalde, datozen orduetan itsasertzean abisu horiak jarraituko du olatuengatik. Orain arteko altuena Pasaiako portuan jaso da, bost metro eta erdiko altuerakoa. Getxon Algortako Portu Zaharrerako bidea moztuta egon da, baita Arriluzeko itsasargirako oinezko pasealekua ere.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak egindako iragarpenaren arabera, asteartean denboraleak gogor astinduko ditu EAE eta Nafarroa. Euri asko egingo du, eta haizeak gogor joko du, gehienbat kostaldean.

Astearte arratsaldera arte iraungo du denboraleak, Segurtasun Sailak agiri baten bidez zabaldu duenez. Hori dela eta, kontuz ibiltzeko gomendatu dute, batez ere itsasgora denean.

Fronte hotz batek eta jarraian iritsiko den beste fronte bero batek euri asko ekarriko dute. Isurialde atlantikoan etengabe eta gogotik egingo du euria. Haizeari dagokionez, 80-90 kilometro orduko ufadak neurtuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea