Gizartea -
Indarkeria Matxista
Trapagaranen erretako emakumea, bere kordean eta azal-mentu baten zain
Senar ohiak eraso egin zion emakumeari, eta bigarren mailako erredurak eragin zizkion gorputzaren % 10ean; eskuetan, besoetan, sorbaldan, toraxen eta lepoan.
Erredakzioa
Trapagaranen (Bizkaia) senar ohiaren erasoa jasan zuen emakumea bere kordean eta azal-mentu baten zain dago Gurutzetako Ospitalean. Datorren astean egingo diote azal-mentua eta sudurreko ebakuntza.
Ospitaleak atzo, asteazkena, emandako diagnosia baieztatu du, hau da, emakumeak (J.S.C.) bigarren mailako erredura sakonak ditu gorputzaren % 10ean: eskuetan, besoetan, sorbaldan, toraxean eta lepoan, eta, gainera, sudurra apurtuta eta lekuz mugituta dauka.
Biktima, 42 urtekoa, Gurutzetako Erredura Larrien Unitatera eraman zuten, Trapagaraneko etxebizitza batean 45 urteko senar ohiak eraso egin eta, erregaia botata, erredura larriak eragin eta gero.
Erasoa egin ondoren, erasotzaileak alde egin zuen bertatik, baina berehala topatu eta atxilotu zuen Ertzaintzak.